Argi dago, bizitzako gauza guztiek alde ona eta txarra duten bezala, internetak ere bere alde positibo eta negatiboak dituela. Alde positiboak aprobetxatzen eta erabiltzen saiatu behar gara eta alde negatiboak zeintzu diren ezagutu behar ditugu arriskuak ekiditeko. Internet bidez modu desberdinetan lagundu ahal diegu gure ikasleei beraien garapen integralean, ezagutza berriak ikasteko izugarrizko herraminta da. Bestalde guraso garen aldetik, seme-alaben gainean egon behar gara, beraiekin internetez hitz eginez, kontsultatzen dituzten orrialdeak zeinzu diren jakiten,.
Software librea edo ordaintzekoa? Sofware libreak norberaren betebeharrak astezen baditu, zergatik ez programa edo aplikazio libreak erabili? Bestalde, programa batek hobekuntzak izateko eta rentablea izateko dirua beharko luke, bertan lanean ari direnak ez dutelako lan dohainik egingo, ezta? Zer nahi dugu? Programak ondo funtzionatzea eta erabilgarriak izatea. Prest gaude hobekuntza hauek diruz ordaintzeko?
Txikitatik jolasaren bidez ikasten dugu. Jolasaren bidez ikaskuntza arinagoa egiten da. Eskoletako irakaskuntza urteetan ez da aldatu, geletan sartzen gara eta mahaiak banatuta daude, ikasleek banakako lana egin dezaten. Irakaslea aurrean eta ikasleak entzuten. Gizartea aldatzen doa eta hezkuntza antzinaroan gelditu da. Eskoletan jolasaren edo bideojolasen bidez irakatsi beharko genuke eta formatu digitala gehigo erabili egunerokoan. Adibidez ikasle bati testu baten laburpena egiteko eskatzen baldin badiogu, zergatik ez esan testu hori eskuz idatzi ordez, laburpena tweet batean edo batzuetan egitea? Ikasleak jolas modura hartuko luke eta konturatu gabe laburtzen ikasiko luke. Irakasleok aldatu egin behar dugu irakasteko modua eta EGUNERATU egin behar gara gizartearekin bat egiteko. Has gaitzen ba jolasa eta bideojolasak gehiago erabiltzen gure geletan.
Eskoletan baliabide informatikoak edukitzea eta ikasleek gaitasun digitala garatzea ez doaz bat. Azken PISA informeak dioenez eskoletan baliabide informatikoak izateak, ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bana adibidez, ez du bermatzen ikasleen konpetentzia digitala ona denik. Baliabideak eduki behar dira eskoletan, baina hauetxek erabiltzen irakatsi behar diegu. Oso garrantzitsua da eskoletan dauden baliabideak aktualizatuta egotea. Teknologia oso bizkor doa eta irakasleak atzean geratzen ari gara. Batzuetan interes faltagatik baina beste askotan baliabideen egoera eskasagatik.
Beldurtu egingo ginake interneten dagoen guztia jakingo bagenu. Harritzekoa da neskatila gazteei pisua nola galdu esaten dien web orrialdeak guztien eskura egotea. Ez dut ulertzen jendeak zer irabazten duen beste pertsonen minak interneten erakustearekin, pertsonen eta animalien tratu txarren argazkiak erakustearekin. Non dago jende horren kontzientzia? Lasai egiten dute lo? Eta facebook, twitter, google bezalako enpresek zer egiten dute material guzti hau sareetan zintzilikatzen uzten? Beldurra dute enpresa gaizki joango delako material hau ezabatzen badute? Bestalde gizartea geroz eta ohituago dago odola, hilketak, borrokak, tratu txarren irudiak ikusten, baina ez interneten, telebistako berrietan baizik. Ez gara egongo ohitzen biolentziara eta enpatia galtzen egongo?
Ez da harritzekoa hain gaztetatik hastea ikaskideei hitz itsusiak esaten, besteen aurrean norbait gaizki uzten... Betidanik egon dira horrelako jokaerak umeengan. Orain aldatzen dena, horrelako jokabideak eta bejazioak jende gahiagori iristen zaizkiola da eta pertsona bati egindako irainak sare sozialen bidez gehiago zabaltzen direla. Aldatzen den beste gauza garrantzitsu bat, egin daitezkeen argazki eta bideoak dira. Edonor harrapatu gaitzakete edozein momentu deseroso batean argazki edo bideoren batekin. Oso ideia ona da, ikasle nagusiagoek txikiagoei irakastea zein arrisku dauden sare sozialetan. Eta era paraleloan irakasle eta gurasoei formakuntza ematea derrigorrezkoa deritzot. Denok gara gizarteko partaide eta guztiok nahi dugu gizarte hobeago bat.
Aplikazio guzti hauekin ikaskuntza modu berri batean emateko aukera izugarria da. Ikasle-ikasleen, ikasle-irakaslearen, ikasle-ikas komunitatearen arteko elkarrekintza hobeagoa izan daiteke. Edozein lekutatik edozein momentutan konektatuta egon daitezke norabide berdinean lan eginez.
Zer gertatuko da interneten dauden (guk igo edo besteren batek igo dituen) gure inguruko datu guztiekin hiltzen garenean? Norbaitek pentsatu du horretan? Lege aldetik ez dago gauza handirik oraindik. Espero dezagun Europatik laster legedia idatzi dezaten.
Azken urteotan, Estatu Batuetan, zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikako ikasketekin zerikusia duten lanbideek gorakada nabarmena izan dute lanpostuetan baita soldatetan ere. Medikuntzan ere informatikariak behar dituzte, pazienteen historialak modu elektronikoan gordetzeko. Dena informatizatuta izatea, kontrolpean, hainbeste datu sarean, edonoren eskura. Ona al da hori guretzat?
Proiektuen bidezko metodologia eta mapa kontzeptualen erabilera oso baliabide onak dira irakasleontzat. Gai baten inguruan ikasleek ikasi nahi dituzten edukiekin (eta curriculumekoak ahaztu gabe) osatzen joan gara mapa kontzeptuala poliki poliki eta azkenean proiektu oso bat osatuko dugu ikasleen laguntzaz.
Teknologiak aurrerakuntza nabarmena izan du azken urteotan eta geroz eta bizkorrago doa aurreratzen denborak aurrera egin ahala. Duela 50 urte nekazaritzan eskuz lan egiten zen eta orain lan gehienak automatizatuak daude. Nekazaritzan lan egiten zutenek beste lan bat topatu behar izan zuten industrian. Baina industrian ere urteak aurrera joan ahala automatizatu egin dira lan asko eta asko. Orduan pertsona horiek zerbitzuen atalera joan behar izan dute lanera. Robotek, gizakiak egiten zituen lan mekaniko asko egiten dituzte gaur egun. Ondorioz gizartea beste lan mota batzuetara bideratu behar izan da. Lanaren eboluzioa dela eta ikasleek Ikasten ikasteko gaitasuna lortu behar dute, etorkizunean etorriko diren lan aldaketetara moldtu ahal izateko.