EGONLINE BIDEOAREN AURKEZPENA
Helburu nagusia:
Ikasleek teknologia berrien eta sare sozialen munduari buruz duten ikuspegia aztertzea. Taldekatzea: Banaka, binaka eta talde handian. Partehartzaileak: 6.mailako ikasleak. 15 ikasle talde bakoitzeko ( 2 talde). 11 urte dituzte (2004an jaiotakoak) Denboralizazioa: Ordu beteko saio bat Edukiak: Egonline bideoa: beraien adin berdineko pertsonek sare sozialekin duten jokabidea aztertu. Antolaketa: Haiseran, azaldu zaie bideo bat ikusiko dugula eta aztertu egingo dugula. Orri txuri batean 2 zutabe jarri dituzte: “ekintza positiboak” eta “ekintza arriskutsuak”, bideoa ikusten duten bitartean betetzeko. Talde handian bideoa ikusi dugu. Binaka jarri dira eta galdera sorta hau erantzun dute: -Bideoko protagonistek sare sozialez egiten duten erabilerarekin bat egiten duzue? -Ekintza arriskutsurik hauteman duzue? -Sare sozialak modu desegokian erabiliz gero arazorik izan dezakegu, zuen ustez? -Izan duzue inoiz arazorik horrelakoak erabiltzerakoan? -Badakizue ikastetxean edo zuen lagunartean gertatu den horrelakorik? Zer gertatu da? -Sare sozialen erabilera desegokiaren ondorioz sortu den arazo bat larria izan daiteke, zuen ustez? Talde handian eztabaida sortu dugu. Amaitzeko ementic-en eta nire webblyaren helbidea eman diet. Interesa baldin badute saltseatzeko. Erabilitako materiala: Egonline bideoa, galdera sorta. Atera diren konklusioak: Online daude ikasleak, hau da, sare sozialak erabiltzen dituzte, baina bere arriskuen berri ere badute. Sare sozialak lagunekin harremanetan egoteko erabiltzen dituzte. Ezagutzen dituzte sare sozialetan egon daitezkeen arriskuak eta ekintzek konsekuentziak dituztela ere, batzuetan konsekuentzia horiek txarrak izan daitezkeela, min eman dezaketela ere badakite. Entzun izan dituzte kasuak ondorio txarrak izan dituztenak. Irakaslearen iritzia: Pentsatzen genuena baino gehiago dakite gaiaren inguruan. Badakite nola erabili behar dituzten sare sozialak, baina beraien intimitatean ondo erabiliko dituzte? Hurrengo aktibitatea: Asko gustatu zait ikasleekin gai honetaz hitz egitea. Aukera baldin badaukat jarraituko dut gidako jarduerak egiten. “Nor da nor” jarduera oso polita iruditzen zait hurrengo saio batean egiteko. |
|